Albisteak

Euskarazko Produktuen Gida 2021 argitaratu da

Euskarazko Produktuen Gida 2021

Euskarazko Produktuen Gida 2021

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2021 argitaratu du paperean eta online euskarrian. Gida honek 12 urte azpiko haurrentzat dauden azken berrikuntzen berri emango dizu.   Gabonetan euskarazko produktuak erosi edota oparitzeko lagungarria egingo zaizu.

Aipatutako gidak 2021ean haurrei zuzendutako euskarazko merkatuko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika...). Era berean, produktuak hiru adin tartetan daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Gidan produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ere ematen da.

Aurten ere, familien artean banatu da eta ikastetxeen ezinbesteko laguntza izango dugu LH4tik beherako haurren artean banatzeko. Gida zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu daiteke. Guztira 12.000 ale banatu dira.

Erlazionatutako estekak

Itzuli