Albisteak

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak zure esku www.donostiaeuskaraz.eus webgunean

Beste hainbat edukiren artean, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean itzulpenak eta zuzenketak egiteko tresnak eskaintzen ditu: jatetxeetako menuak itzultzeko tresna, laneko idatziak egiteko aholku, ohar eta ereduak, eta euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak jartzen ditugu eskura.

 

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menu eta kartak euskarara ekartzeko lana errazteko helburua du bihurgailu honek. Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Zerbait landua behar izanez gero, beti hobe izango duzu haragi-hezurrezko itzultzaile batengana jotzea.

Data eta Zifrak nola idatzi

Tresna honen bidez, datak eta zenbakiak bihurtu ahal izango dituzu zenbakitik testura. Adibidez:

34.961  -   hogeita hamalau mila bederatziehun eta hirurogeita bat

2014-07-18 -2014ko uztailaren 18a ("18 de julio de 2014")

2014ko uztailaren 18an ("a / el / en 18 de julio de 2014")

Lanerako idazkiak

Argitalpen honek erraztasunak eman nahi dizkizu euskara lan esparruko idatzietan erabiltzeko zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskainiz. Tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zareten donostiarrentzat.

 

Mitzuli

deskargatzeko lotura

Mitzuli mugikorra itzultzaile bihurtzeko doako aplikazioa da. Androiderako itzultzaile automatikoa 50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen duen software librea da. Testu idatzia, audio eta irudiak itzultzen ditu.

 

Zeren zain zaude? Sartu eta erabili!

 

Itzuli