Albisteak

Korrika 19. Euskahaldunak

2015eko martxoaren 19an UREPELen hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz, martxoaren 29an BILBOra iritsi arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.

Aurtengo Korrikak Durangoko Azoka omenduko du.

Korrikaren lekukoa iritsi aurretik, Donostiako auzo eta herrietan  hainbat ekintza antolatu dira. 

Martxoaren 22an iritsiko da Donostiara Korrika ondorengo irudian agertzen den ibilbidean eta ordutegian.

Korrika 19. Donostiako Ibilbidea

Gu euskahaldunak gara

Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru anitzetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.

Elkarrizketatuak

Dioni Agerre (errugbi jokalari ohia)
Katixa Agirre (idazlea)
Maite Arroitajauregi 'Mursego' (musikaria)
Amets Arzallus (bertsolaria)
Eñaut Elorrieta (musikaria)
Reyes Ilintxeta (Euskalerria irratiko kazetaria)
Paxkal Indo (Seaskako presidentea eta musika-ekoizlea)
Jon Irazabal (Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Jose Anjel Iribar (Athleticeko jokalari ohia)
Iraia Iturregi (Athleticeko jokalaria)
Jose Luis Lizundia (Euskaltzaina eta Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista)
Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea)
Anaje Narbaiza (Elay enpresako euskara-planaren idazkaria)
Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)
Iñaki Perurena (harri-jasotzaile ohia eta aktorea)
Maider Unda (borrokalari olinpikoa)
Kirmen Uribe (idazlea)

 

 

Itzuli