Albisteak

Langabeentzako doako euskara ikastaroak, 2017

Donostiako Udalak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta. Ikastaro hauetan izena emateko epea 2017ko irailaren 1etik 21era egongo da irekita (biak barne).

 

 

Honakoak dira 2017ko urrian langabetuentzat hasiko den ikastaroaren EZAUGARRIAK:

  • Ikastaroaren datak: 2017ko urriaren 5etik abenduaren 4ra (biak barne).
  • Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera
  • Izena emateko epea: 2017ko irailaren 1etik 21era(biak barne)
  • Lekua: Donostiako Euskaltegi homologatuetan

 

Parte hartzeko BALDINTZAK:

  • 18 urtetik gora izatea ikastaroaren hasiera datarako.
  • Langabezia egoeran egotea izen ematea hasten den datarako.
  • Donostian egoiliar gisa erroldatuta egotea gutxienez sei hilabetez jarraian ikastaroaren hasiera datarako.

Aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:

  • NANaren kopia.
  • Langabezian egotearen egiaztagiria, LANBIDEk emandako Izen ematearen aldiei buruzko txostena izeneko idazkia.
  • Bertan erroldatuta egotearen egiaztagiria, Donostiako Udalak emana.
  • 2016/2017 ikasturtean edo 2017ko udan gainditutako euskara maila egiaztatzen duen agiria (data hauetan ikastaroetan aritu direnen kasuan).

Informazio gehiago

Itzuli