Albisteak

LanHitz deialdia zabalik irailaren 30 arte

2021eko LanHitz deialdia, EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2021ean euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena, 2021eko abuztuaren 31n argitaratu zen EHAAn. Eskaera aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa da, biak barne.


 
Eskabideak kanal elektronikoaren bidez  aurkeztu behar dira, identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat erabilita. Onuradun izan daitezke jarduera ekonomikoren bat duten pertsona fisiko (autonomo) edo juridiko pribatuak, baldin eta lantokiren bat EAEn baldin badute.
 
Diruz laguntzen dira enpresa barruan euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izatera bideratutako 2021eko euskara planak (EMEren araberakoak eta Hizketa aplikazioaren bidez). Softwarea, euskara ikastea, berariazko formazioa euskaraz, itzulpenak, aldi bereko itzulpen zerbitzua eta planaren jarraipena (enpresa barrukoa zein kanpo aholkularitza) lagundu ahal dira diruz deialdi honen bidez. Justifikaziorako, langileen nominak zein hornitzaileen fakturak aurkeztu/erabili beharko dira.
 

Prozedura
 
Behin eskaera eginda, ondorengo izapide guztiak (espedienteak ikusi eta jarraipena egin, jakinarazpenak eta komunikazioak  jaso, dokumentazioa osatu…), egoitza elektronikoko nire karpeta ataletik egingo dira.
2021eko deialdian aldaketa gutxi dago iazko deialdiarekiko, hala ere, deialdia arretaz irakurtzea komeni da.

 

  •  Aurten ere, programa honetara lehen aldiz aurkezten diren entitateek edo aurkeztu eta inoiz dirulaguntzarik eskuratu ez, dagokien dirulaguntzaz gain, 3.000 eurorainoko gehigarria izan dezakete.  Horretarako, erakundearen diagnostikoa eta hiru urterako plana aurkeztuko dute eskaera egingo duten entitateek.
  •  Iazko deialdian bezala, aurten ere eskabidearekin batera:
  1.  “Adierazle-sorta” formularioa aurkeztu eta “Hizketa aplikazioa” txukun bete beharko dute. Oraindik ez badute egin, aplikazioan alta emateko fitxak bidali behar dituzte lanhitz@euskadi.eus helbidera.
  2.  Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gain, baloratzeko aurkez daitekeen dokumentazioa igo ahal izango du eskatzaileak. Lanhitz Aginduak zehaztutako dokumentuak bakarrik baloratuko dira, eta, betiere, ondo landuta badaude.
  3. Dirulaguntzaren mugak ezberdinak izango dira HPSren laguntza 12 urtetik gora jaso duten erakundeentzat.

 
Informazio gehiago

Itzuli