Albisteak

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskarazko ikastaroen eskaintza egin du berriro aurtengorako. Urria hasieran abian jarriko diren ikastaroak merkatari eta ostalarien neurrira prestatuta daude, hizkuntzaren ezagutzan eta komunikazio gaitasunean urratsak eman ditzaten.

Oinarrizko ikastaro praktikoak eskaintzen dira eta horien helburua bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna lortzea da. Ikastaroetan lan-esparruko egoera arruntei dagozkien hizkuntza-oinarri batzuk jorratuko dituzte: oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak…

Bestalde, euskara jakin arren, idatzizko komunikazio gaitasuna hobetu nahi dutenentzat ere ikastaroak eskainiko dira. Ikastaro hauetan laneko idatziak landuko dira: faxak, e-mailak, fakturak, gutunak, erreklamazioak…

Izena emateko epea abuztuaren 25ean zabalduko da eta interesatuek irailaren 5erako eman beharko dute izena Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza 2), www.merkatari.netweb gunean edota sektoreko elkarteren batean: Gipuzkoako Merkatarien federazioa, Dendass, Zaharrean-Centro Erdi, Auzoa eta Gipuzkoako Ostalarien Elkartea

 

Diruz lagundutako ikastaroak

Ikastaroak otsailaren bukaeran hasiko dira, hainbat euskaltegitan eskainiko dira eta hiruzpalau hilabete iraungo dute. Oinarrizko bi ikastaroak 60 ordukoak dira eta bakoitzarengatik 60 € ordaindu behar da. Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak berriz, 25 ordukoak dira eta 30 € balio dute. HABEk eta Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira.

 

Itzuli