Albisteak

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaroak antolatuko ditu datorren otsailetik aurrera. Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 30ean amaitzen da.

Ikastaro hauen xedea, batetik, merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak ematea da, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten. Bestetik, euskara dakitenentzat, laneko idazki laburrak (faxak, oharrak, fakturak, ...) sortu ahal izateko idatzizko oinarrizko gaitasuna lortzea eta idazki luzeagoak sortzen hasteko lehen urratsak ematea da, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan erabili ahal izateko.

Eskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 21etik urtarrilaren 30era (biak barne)

Eskabideak egiteko:

Internet bidez

Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2 behea, 9:00-14:00), edo zure elkartean

Informazio gehiago edo  943 48 37 50 telefonora deituta

Itzuli