Albisteak

MINTZALAGUN egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu? Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko epea zabaldu da.


Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urriaren 21era arte izango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

Ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegiko 6. urratsa izan behar dute. Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

Informazio gehiago:

mintzalaguna@bagera.eus 

943 46 71 81 telefonoan

 

Erlazionatutako estekak

Itzuli