Albisteak

Mintzalagunen 2. izen ematea zabalik

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu?

Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko 2. epea zabaldu da urtarrilaren 31 arte.

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urtarrilaren 31 arteizango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

Ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegiko 6. urratsa izan behar dute. Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

Informazio gehiago:

mintzalaguna@bagera.eus helbidean lor dezakezu edo

943 46 71 81 telefonora deituz

Itzuli