Albisteak

Mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa

Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du San Telmo Museoan maiatzaren 13 eta 20an, 19:00etatik 21:00etara. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre izango da. Izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

Mugikorretako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroaren ezaugarriak honako hauek dira:

Data: Maiatzak 13 eta 20 (bi egun)

Ordua: 19:00etatik 21:00etara

Irakaslea: Lorentxo Urretabizkaia Agirre (Bagerakidea)

Izen emateko azken eguna: Maiatzaren 10a

Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonoan

Prezioa: Doan plazak bete arte

Hizkuntza: Euskaraz

 

I. SAIOA (maiatzak 13):

Oruxmaps programaren instalazioa (doakoa)

Arrastoa jaitsi internetetik mugikorrera

Mapa jaitsi mugikorrera (off line mapak)

 

II. SAIOA (maiatzak 20):

Mendiko txango bat egin jaitsitako arrastoak jarraituz.

Egindako ibilbidea igo internetera.

 

 Oharrak:

Ikastaroan parte hartzeko smartphona gps-arekin beharko da Android sistema operatiboarekin eta USB kablea mugikorra ordenagailura konektatzeko.

Ordenagailu eramangarria izanez gero ekartzea “gomendagarria” da.

 

Antolatzailea: Bagera Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa

 

Itzuli