Albisteak

Mintzalaguna egitasmoak 30 urte bete ditu

2022-10-10

Ikasturtean izena emateko epea zabalik da

Ikasturte honetan, 30 urte beteko ditu Mintzalaguna egitasmoak. Euskara ikasten ari direnei, ezagutza praktikan jartzeko helburuz sortu zuen Bagera elkarteak egitasmoa 1993ko abenduan.

Gehiago irakurri

Langabeentzako euskara ikastaroetan onartutakoen zerrenda argitaratu da

2022-09-30

Langabeentzako doako euskara ikastaroetako onartutako ikasleen zerrenda argitaratu da. Euskaltegiak jarriko dira ikasleekin harremanetan. Onartutako ikasleak urriaren 6an tokatu zaion euskaltegira joan behar du goizeko 10:30erako.

Onartuen zerrenda

Euskaltegiak

Ikastaroaren datak: 2021eko urriaren 6tik abenduaren 3ra (biak barne).

Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-09-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek, aukera izango dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da eta eskaerak aurkeztu daitezke online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-07-01

Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.

Gehiago irakurri

Doako euskara ikastaroak martxotik maiatzera langabe donostiarrentzat

2022-02-14

Udaleko Euskara Zerbitzuak urteko bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat: martxotik ekainera eta urritik abendura. Orain arte, urtean behin bakarrik, udazkenean, antolatzen zituen langabeentzako ikastaroak (urritik abendura), baina 2022an, martxotik ekainera ere antolatuko dira.

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak establezimenduen kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango ditu

2022-02-07

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2022an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.

Gehiago irakurri

Gabonak Zuretzat: haurrentzako jarduerak

2021-12-20

Donostia Gazteriak, urtero bezala, haurrek ondo pasa dezaten egitarau berezi bat antolatu du 2022ko urtarrilaren 6 arte: ikuskizunak, tailerrak, jokoak, lehiaketak, filmak eta abar luzea! Egitaraua jarraian:

Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Eguna Donostian “Guk kirola baino gehiago egiten dugu. Gu euskaraz entrenatzen gara”

2021-12-03

KEES (kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko metodologia) egitasmoa lantzen ari diren Donostiako 20 kirol klubei eskaini die Donostiako Udalak Euskararen Nazioarteko eguneko ekitaldi nagusia.

Gehiago irakurri

OHARRA: Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauan balizko aldaketak

2021-12-02

Iragarria dagoen eguraldi kaxkarra eta osasun egoerak hartu duen norabidea kontuan izanik, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauan agertzen diren zenbait ekintza bertan behera gera daitezkeela jakinarazten dizuegu. Erabaki hori ekintza motaren, auzoaren, entitate antolatzailearen eta publiko motaren araberakoa izan daitekeenez, ezin genezake zehaztasun gehiago eman aldez aurretik.

Gehiago irakurri

120 ekitalditik gora antolatu dira Donostian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2021-11-24

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 120 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Urtean zehar euskara sustatzeko lanean diharduten 10 auzotako euskara batzordeez gain, beste bost auzotan ere Euskararen Eguna antolatzeko taldeak sortu dira.

Gehiago irakurri