Albisteak

Nerabeentzako hedabide berria jaio da

2017-11-07

BEITU! Nerabeei zuzenduriko hedabide digitala sortu du GAZTEZULOK. 14-18 urte bitarteko gazteentzat diseinatuta, aisialdiarekin lotutako euskarazko edukiak jasoko dituzte mugikorrean zuzenean. Zein da helburua? Gazteek aisialdian kontsumitzen dutena euskaraz eta eskura edukitzea.

Gehiago irakurri

Donostiako 1.247 establezimendu atxikitu dira “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmora

2017-06-28

Donostiako 1.247 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta dute herritarrek. Donostiako Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimenduetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egin dute horiek guztiak. Hiru urte iraun duen lehen fase honetan 4.576 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.247k bat egin dute egitasmoarekin.

Gehiago irakurri

Eleaniztasuna eta euskararen normalizazioa

2017-06-06

Udaleko Euskararen Kontseilu Sektorialak landutako HIZKUNTZEN ERABILERA izeneko dokumentua argitaratu du Euskara Zerbitzuak beste urrats bat emateko helburuarekin bai eleaniztasunaren onarpenean eta baita euskararen erabileraren normalizazioan ere. Hiriko bi hizkuntza ofizialez gain, gainerako hizkuntzak erabiltzeko jarraibideak ematen dituen dokumentua osatu du.

Gehiago irakurri

Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?

2017-06-02

Ekainaren 7an eta 8an jardunaldi irekia izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroko liburutegian. "Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?". Jardunaldiak Europako COMBI egitasmoaren barruan antolatu dira. Lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak aztertu eta garatu nahi dituen egitasmoa da. Egitaraua ikusteko edo izena emateko, sakatu hemen.

Gehiago irakurri

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

2017-05-17

Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute  PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.

Gehiago irakurri

Udalak hamar auzotako establezimenduak bisitatuko ditu “Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz” egitasmoa aurkezteko

2017-05-09

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera, “Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz” proiektua martxan du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak zure esku www.donostiaeuskaraz.eus webgunean

2017-01-18

Beste hainbat edukiren artean, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean itzulpenak eta zuzenketak egiteko tresnak eskaintzen ditu: jatetxeetako menuak itzultzeko tresna, laneko idatziak egiteko aholku, ohar eta ereduak, eta euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak jartzen ditugu eskura.

 

Gehiago irakurri

Elkar 9. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

2017-01-16

Martxan da 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutakoa. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu, Komiki edo bineta sortu. Lan guztiak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gehiago irakurri

Nortasuna Sarean jardunaldia urtarrilaren 26an Koldo Mitxelena Kulturunean

2017-01-09

Enpresa txiki nahiz ertain baten ardura duten eta erakundearen nortasuna sarera eramateko eta bertan saltzeko laguntza behar duten horientzat da Nortasuna Sarean 2017.

Sarea Saltoki lelopean burutuko da jardunaldia 2017ko urtarrilaren 26an, 18:30 - 20:30 ordutegian, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Gehiago irakurri

1.000 establezimendutik gora atxiki dira “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmora

2016-11-05

Donostiako Udalak, sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera, “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua martxan du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. 

Duela bi urte abian jarritako egitasmoa zabaltzen eta gorpuzten joan da eta egun 1.098 saltegik bat egin dute egitasmoarekin.

Gehiago irakurri