Albisteak

Donostiako Udalak partaidetza prozesu baten bidez egingo du hurrengo Euskararen Plan Orokorra

2014-10-29

Donostiako Udalak partaidetza prozesu baten bidez egingo du hurrengo Euskararen Plan Orokorra (2015-2019). Donostiar guztiek izango dute aukera, beraz, euren ekarpena egiteko. Donostian euskararen normalizazioan aurrera egitea eta euskararen berreskurapen osoa lortzea izango dira hurrengo lau urtetarako planaren erronkak, eta bide horretan donostiarren iritzia ezinbestekoa izango da. Prozesu parte hartzaileak urrian hasi eta urtarrilera arte iraungo du.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko diru laguntzak: behin-behineko zerrenda argitaratua

2014-10-28

2013-2014 Ikasturteko Udako ikastaroak, barnetegiak eta autoikaskuntza

Behin-behineko ebazpen proposamena eta alegazioak aurkezteko epea azaroaren 8an amaitzen da.

Gehiago irakurri

Enpresarean azoka urriaren 23an Kursaalen

2014-10-21

Urriaren 23an egingo da 2014ko Enpresarean azoka Donostiako Kursaalen eta dagoeneko prest dago jardunaldiaren egitaraua. Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronken inguruan jardungo da bertan eta hori izango da solasaldi nagusiko gaia. Gai horren bueltan, beste zenbait solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru egingo dira.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko diru laguntzak: akats zuzenketa egiteko epea irekita

2014-10-13

2013-2014 Ikasturteko Udako ikastaroak, barnetegiak eta autoikaskuntza

Aurkeztutako dokumentazioa osatzeko eta akatsak zuzentzeko epea urriaren 24ean amaitzen da.

Gehiago irakurri

MINTZALAGUN egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik

2014-10-08

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu? Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko epea zabaldu da.

Gehiago irakurri

Bai Euskarari Ziurtagiriak Banaiz Bagara elkartea, Gasteizko Mendia Optika eta Kike Amonarriz saritu ditu

2014-10-08

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Ekitaldi Nagusia egin zuen joan den ostiralean Donostiako Basque Culinary Centerren, ziurtagiridunak eta elkarte eta erakunde ezberdinetako ordezkariak bertan zirela.

Gehiago irakurri

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Udalak

2014-09-29

Donostiako Udalak, sektore eragile eta euskara elkarteekin batera, hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua jarri du abian.

Gehiago irakurri

9 eta 12 urte bitarteko Donostiako 1.400 ikasle arituko dira ahozko komunikazioa eta bertsolaritza lantzen 2014-2015 ikasturtean

2014-09-19

“Gu ere bertsotan” izena duen proiektua 9 urtetik 12 urte bitarteko haurrentzat (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Maila) egokituta dago eta ahozko komunikazioa lantzea, sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen ikasten laguntzea, komunikatzaile onak sortzea eta bertsozaletasuna piztea du helburu.

Gehiago irakurri

“ESTILO SS”, moda ekitaldi berezia SSHOPS Donostiaren eskutik

2014-09-15

Irailaren 21a, igandea, egun berezia izango da Donostiako moda saltokientzat. Egun horretan “Estilo SS” ekitaldia burutuko da, La Perla eta Londres Hotelean.

Gehiago irakurri

Donostiako udalak euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei

2014-09-09

Donostiako Udalak euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, kanpaina bat jarri du martxan.

Gehiago irakurri