Albisteak

Parte Zaharreko ostalaritzako 209 langile euskara ikasten hasi dira “Erraza da” egitasmoari esker

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, ostalaritzan euskararen erabilera sustatu nahian, “Erraza da” proiektu pilotua jarri du martxan Parte Zaharreko establezimenduetan. Egitasmo hau jatetxe zein tabernetan lan egiten duten eta euskara ez dakiten zerbitzari eta langileei zuzendua dago.Taberna eta jatetxe guztiak bisitatu eta gero, 71 establezimendutako 209 langile animatu dira egitasmo berritzaile honetan parte hartzera.

Apirilaren 23an hasi dira euskarazko lehen hitzak ikasten. Helburua da egunean bi hitz/esamolde ikastea eta, horrela, hiru hilabeteren buruan 200 hitz/esamolde ikasiko dituzte. Oinarri horrekin, egitasmoan parte hartuko duten langileak gai izango dira bezeroak eskatzen duena ulertzeko eta elkarrizketa sinple bat izateko.

 

Langileen %80k eta establezimenduen %85ek parte hartuko dute

Parte Zaharrekoostalaritzako establezimendu guztiak, 153 establezimendu, bisitatu dira ekimenaren berri emateko.Establezimendu horietatik, 69tan jendaurrean lan egiten duten langileak gai dira bezeroak eskatzen duena ulertzeko. Beraz, Erraza da egitasmoan parte hartzeko baldintzak 84 establezimendukbetetzen dituzte,eta horietatik71 establezimenduk, %85ek, ekimenean parte hartzea erabaki dute.

ERRAZA DA EGITASMOAREN DATUAK

Bisitutako establezimendu kopurua (Tabernak eta jatetxeak)

153

Langile guztiak euskaldunak edo euskara ulertzeko gai dituzten establezimenduak

69

Egitasmoan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten establezimenduak

84

Egitasmoan parte hartuko duten establezimenduak

71

Egitasmoan parte hartzeko baldintzak bete eta parte hartu (ehunekoa)

% 85

Jendaurrean lan egiten duten langile kopurua

599

Bezeroak eskatzen duena ulertzeko gai ez diren langileak

263

Egitasmoan parte hartuko duten langileak

209

Egitasmoan parte hartuko duten langileak (ehunekoa)

% 80

Era berean, bisitatu diren establezimenduetan (153 establezimendu) 599 pertsonak lan egiten dute jendaurrean eta, horietatik, 263 ez dira gai bezeroak euskaraz eskatzen duena ulertzeko. “Erraza da” egitasmoa aurkezteko bisitak egin ondoren, 263 langile horietatik 209k erabaki dute euskara ikasten hastea, %80k hain zuzen ere.

 

Establezimendutako langileen %45ek euskara daki edo ulertzen du

Miren Azkarate Euskarako zinegotziaren hitzetan, proiektu pilotuaren hasiera ezin hobea izan da. “Sektorean lanean ari diren jendaurreko langileak euskarara erakartzeko helburua genuen eta hori ondo baino hobeto lortu dugula dirudi. Egitasmo erraza eta erakargarria da beraientzat, neke handirik gabe burutzeko modukoa, eta espero dugu eraginkorra izatea”. Bestalde, Miren Azkaratek txanponaren beste aldea erakustea eta beste datu batzuk agerian jartzea garrantzitsua dela adierazi du. “Parte Zaharreko 69 establezimendutan, establezimenduen %45, egitasmoa ez da beharrezkoa bertako jendaurreko langileak euskaldunak edota euskara ulertzeko gaitasuna dutenak direlako. Horrez gain, kontuan hartu behar da langileen %55 gai dela bezeroak euskaraz eskatzen diona ulertzeko eta elkarrizketa sinple bat izateko.

 

Euskara ikasten hasteko aukera lantokian bertan

Erraza da” ekimenari garrantzia eman dio Udaleko Euskara Zerbitzuak, bezeroen eta langileen arteko lehen hitzak zerikusi handia baituhizkuntza hautuan. Horregatik da hain garrantzitsua bezeroa agurtzea Kaixo! esanez edo Zer hartu nahi duzu? galdetuz, hasierako agur horrek euskararen erabilera ikaragarri errazten du eta.

Ostalaritzan lan egiten duten askok ez dakite euskara eta, hainbat arrazoi direla medio, zaila egiten zaie euskaltegira joatea. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak “Erraza da” egitasmoarekin euskara ikasten hasteko aukera ostalaritza establezimenduetara eraman du.

Erraza da” ekimenean parte hartzen duten ostalariek 200 hitz/esamolde jasotzen dituen hiztegitxo bat jaso dute, lanerako baliagarri egingo zaizkien hitzak jasotzen dituena. Era berean, hautazkoa den txapa janzteko aukera izango dute, euskara ikasten ari diren mezua daukana. Bestalde, ekimenean parte hartzen duten establezimenduek urteko egutegi bat jaso dezakete eta berezia izango da, egunean parte-hartzaileak ikasten ari diren hitz/esamolde bat jasotzen du eta.

Halaber, hamabostean behin, parte-hartzaileek galdetegi bat jasoko dute posta elektronikoz eta aurreko 15 egunetan ikasitako hitz eta esamoldeen inguruko galdera batzuk erantzun beharko dituzte. Oso erraz eta azkar erantzutekoak izango dira eta, ekimena bukatutakoan, “Erraza da” egitasmoan parte hartu duten idazki bat lortuko dute.

Miren Azkaratek gogoratu du herritarrok lagundu dezakegula proiektuan. “Bezeroak garen neurrian, Parte Zaharreko tabernetako zerbitzariei euskaraz eskatzea garrantzitsua da, ikasten ari direna praktikan jartzeko modu bakarra baita”.

 

Informazio gehiago: www.errazada.eus

 

PARTE HARTUKO DUTEN ESTABLEZIMENDUAK

A.148

LA CUEVA DEL POLLO OILASKOTEGIA

ALDERDI ZAHAR JATETXEA

LA CUEVA TABERNA JATETXEA

AMBIGÚ JATETXEA

LA FABRICA JATETXEA

ARGITAN KAFETEGIA

LA JARANA TABERNA

ASTELENA JATETXEA

LA MURALLA TABERNA

ATARI

LANBROA TERRAZA BAR

AZKENA TABERNA

LETE TABERNA

BAR KOPAS TABERNA

MAIATZA

BAR NARRIKA TABERNA

MATINELA JATETXEA

BE CLUB

MESÓN PORTALETAS

BOCADO JATETXEA

NESTOR 1980 TABERNA

BODEGÓN ALEJANDRO S.L. JATETXEA

OIARTZUN ARTISAU GOZOTEGIA

BOLLYWOOD JATETXEA

OSTERTZ TABERNA

BORDABERRI TABERNA

PACO BUENO TABERNA

BREAK KAFETEGIA

PIÑUDI TABERNA

CASA VERGARA JATETXEA

QUÉBEC KREP HERRIA JANARI-DENDA

CASA TIBURCIO JATETXEA

RAMPA JATETXEA

CASA UROLA JATETXEA

RAVIOLINE LA CUICINE DE LA NONNA

CHURRERIA PUERTO

RELOJ BERRI KAFETEGIA

DARAKABI TABERNA

RESTAURANTE MUNTO JATETXEA

EL CASERIO JATETXEA

SAN TELMO TABERNA

ETXEBERRIA TABERNA

SANTANA KAFETEGIA

GANDARIAS JATETXEA

SENRA ZAHARREAN

GARAGAR TABERNA

SIRIMIRI GASTROLEKUA

GERUA

SUHAZI JATETXEA TABERNA

HORI DA

THE YELOW DELI

IGELDO JATETXEA

TAS TAS TABERNA

IJENTEA KAFEA

TSI TAO

INTZA TABERNA

TXALUPA TABERNA

IRATXO TABERNA

TXULETA

IRRINTZ TABERNA

UBARRECHENA

JUANITO KOJUA JATETXEA

UREPEL JATETXEA

KENDI SUSHI

URRAKI TABERNA

KOKOTSA JATETXEA

WHITE TARA

KOXKOL

XIBARIS

LA CEPA BAR RESTAURANTE

 

 

 

Itzuli