Albisteak

"Euskararen Gutxienekoak" dokumentala

Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.

Dokumentala ikusteko aukera izango dugu, baita ondoren gaiaz hitz egiteko ere. Zeintzuk izan dira gertaera gakoak euskararen egoera gaur dagoen moduan egon dadin? Zein bizipen izan dituzte euskaldunek urte hauetan guztietan? Zer behar dugu egoera gainditzeko? Zeintzuk dira euskararen gutxienekoak?
Galdera hauek eta beste hainbeste egiten dizkiogu geure buruari maiz. Gako horien inguruan hausnartzeko eta euskaldunon artean gogoeta egiteko helburuarekin egin du Kontseiluak dokumentala.

 

euskararen-gutxienekoak-trailerra from Euskararen Kontseilua on Vimeo.



Antolatzaileak: Kontseilua eta Bagera Elkartea

Laguntzailea: Donostia Kultura

 

Itzuli