Albisteak

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia

Hiztegi txikia

Hiztegiak eta hauek jartzeko euskarriak eska daitezke Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…) Hitz horiek guztiak zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.

Donostia Europako Kultur Hiriburua den urtean jatorri desberdineko bisitari ugari etorriko da Donostiara. Hizkuntzak funtsezko tresnak dira harremanetarako eta gainera bisitari askok gure hizkuntzarekiko interesa agertzen dute, gure kulturaren adierazpen nagusia baita. Hori guztia dela eta, duela urte batzuk kaleratu zen hiztegia berritzea eta berrargitaratzea erabaki dute Euskara Zerbitzuak, Donostia Turismoak eta Bagera elkarteak, 2016 Fundazioren “Euskarriak “izeneko egitasmoaren baitan.

Patrikako hiztegi erabilgarria

Hiztegia bost zatitan banatu da: lehenengoan agurrak azaltzen dira ( gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar); bigarrenean leku izenak eta hauetara joateko oharrak ( ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…); hirugarrenean ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak (gela bikoitza, jatetxea, ogitartekoa, eguneko menua,…); laugarrenean egunak, hilabeteak, urtaroak,… eta azkenik zenbakiak.

Bestalde, euskararen historia eta egoerari buruzko zenbait azalpen eta datu ageri dira. 

80.000 ale argitaratu dira eta doan banatuko dira

 80.000 ale argitaratu dira hasteko eta turista gehien biltzen diren lekuetan banatuko dira.  Horrez gain, hiztegia eskatzen duten taberna eta merkatarien artean ere banatuko da doan. Dagoeneko Donostiako 50 hoteletik gora eta merkartaritza eta ostalaritzarekin lotura duten 100 establezimendu baino gehiagok eskatu dute hiztegia beren bezeroen artean banatzeko.

Bestalde, bisitari asko hartzen dituzten Kongresu eta kultur jaialdietako   ( Zinemaldia, Musika Hamabostaldia eta abar) partaideen artean ere banatuko da hiztegia.

Hiztegia eskatzeko aukera

Hiztegiak jaso nahi dituzten establezimenduek edota turistekin lan egiten duten eragileek Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar dute eskaera ( udala_euskara@donostia.eus, Tel: 943 483750).

 

Itzuli