Albisteak

Udal kiroldegietan ere, lehen hitza euskaraz

Gainontzeko udal ataletan eta entitateetan bezala, kiroldegietan ere, udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrari.

Orain urtebete Udalak abiatu zuen Udalean ere euskaraz ekimena pauso berriak ematen ari da. Nerea Txapartegi Udal Gobernuko Euskara arduradunak adierazi du helburua oso garbia dela: “Herritarrek administrazioarekin euskaraz egin ahal izatea. Horretarako, gainontzeko udal ataletan eta entitateetan bezala, kiroldegietan ere, udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrari”.


Guztira, bederatzi dira Udalak Kirol Patronatuaren bidez kudeatzen dituen kiroldegiak. Bataz beste, horietako % 91.88an bermatuta dute donostiarrek euskaraz artatuak izatea. Hemen xehe-xehe banatuta: Altzan eta Egian %100, Bidebietan % 98,08, Yoldin eta Bentaberin %96,15, Intxaurrondon % 94,23, Belodromoan % 92,31, Etxadin % 88,46 eta Gaskan %61,54.

Nerea Txapartegik gogorarazi duenez, ere euskaraz kanpainaren helburu orokorra Donostia Euskararen hiria berreskuratzea da: “Horretarako, atalez atal, donostiarrei udalarekin duten harremanean euskararen erabilera bermatzen ari gara, baita merkataritzaren gisako sektoreetan kanpaina bereziak egiten ere”.

Itzuli