Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

Donostiako zerbitzu-enpresa edo establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzak ematen ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Euskaraz soilik jartzeagatik: gastuaren oinarri ezargarriaren %50eko diru laguntza, betiere 500,00 euroko mugapean.

Euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik: gastuaren oinarri ezargarriaren %20ko diru laguntza, betiere 300,00 euroko mugapean.

Lekua, ordutegia eta epea

 

Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio pl., 2 eta Udal!info bulegoetan.

Euskara Zerbitzuaren ordutegia: 9:00-14:00 / Tel.: 943 48 37 50

Epea: 2018ko abenduaren 31 arte.

 

Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru-laguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:
  • Errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.
  • Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru laguntzarik jasoko.
  • Establezimendua Donostiako Udalerrian kokatuta egon beharko da.
  • Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden barneko kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz idatzita egotea.
  • Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean errotuluan, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da.
  • Euskara hutsez egindako errotuarengatik diru laguntza ematen denean, kontuan izango da establezimenduaren kanpo errotulazio osoa. Beste errotulu bat edo gehiago badu euskara ez den beste hizkuntza batean, kanpo errotulazio osoan euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da diru laguntza.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Euskara Zerbitzuak luzatutako eskabide orria
  • Nortasun Agiria NAN edo agiri baliokideren batean fotokopia (pasaportea, egoiliar-baimena) edo IFK agiriaren kopia.
  • Fakturaren originala eta ordainketa agiriak.
  • Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia: elementu bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da.
  • Zerga ordainkizunetan egunean dagoela egiaztatzeko agiriak.
Diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira:
Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Diru-laguntzen datuak

 

2017an emandako laguntzak

  • Diruz lagundu den errotulu kopurua: 9
  • Emandako diru-laguntza: 2.496,10 €
Itzuli