Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2023an, hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.
Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:
Diruz lagundu daitekeena |
Euskaraz |
Euskaraz eta gaztelaniaz |
Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen |
% 60 500 euroko mugapean |
% 30 300 euroko mugapean |
Enpresako ibilgailuaren errotulazioa |
%60 110 euroko mugapean / ibilgailuko |
%30 70 euroko mugapean / ibilgailuko |
Establezimenduen barruko euskarri finkoak |
% 60 1.200 euroko mugapean |
% 50 1.000 euroko mugapean |
Establezimenduen barruko seinaletikoa |
% 60 220 euroko mugapean |
% 50 200 euroko mugapean |
Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...) |
% 60 600 euroko mugapean |
% 50 500 euroko mugapean |
Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (Ahozapiak, mahaigainak...) |
% 60 360 euroko mugapean |
% 50 300 euroko mugapean |
Dirulaguntza horiek eskatzeko, www.donostiaeuskaraz.eus, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).
Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio plaza, 2 eta Udalinfo bulegoetan.
Euskara Zerbitzuaren ordutegia: 9:00-14:00 / Tel.: 943 48 37 50
Epea: 2023ko abenduaren 31 arte (baldin eta dirua lehenago agortzen ez den).