Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Erlazionatutako estekak

Dirulaguntzen zerrenda uda. Akats zuzenketa.

 

Zerrendak ezagutzera ematea. Akatsak zuzentzea.

 

2019-2020 ikasturtean udan euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda.

 

Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2020ko urriaren 16tik 26ra (biak barne).

 

Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.

 

Akatsak zuzentzeko zerrenda

2020-2021 Ikasturteko dirulaguntzak

Diru laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna, Udal Zerga Biltegiko Atala eta Gizarte Segurantza).

Informazio orria

Dirulaguntza eskatzeko epeak

  • Urrian hasten diren ikastaroak: urriaren 1etik azaroaren 23ra.
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: otsailaren 1etik martxoaren 1era
  • Beste edozein datatan hasitako ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Eskabideak aurkezteko lekuak

Eskabidea

Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Diru-laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

2018-2019 ikasturtea

(Negukoak eta udakoak)

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.353
  • Emandako dirulaguntzak: 275.841,78 €

 

(2017-2018 ikasturtea)

Negukoak eta udakoak:

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.295
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 265.844,37 €
Itzuli