Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.
Ikastaro motak:
Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak
I Modulua, 60 ordu, 60 €
Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
Iraupena: 60 ordu. Prezioa:60 €.
Jarraipen moduluak: 60 ordu, 60 €

Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak
  • Lanerako idazkiak I
    Helburua: Laneko idatzi laburrak (faxa, e-maila, fakturak,erreziboak…) sortu ahal izateko idatzizko komunikaziorako oinarrizko gaitasuna lantzea.
  • Lanerako idazkiak II
    Lehenengoaren jarraipena. Helburua: laneko idatziak (merkataritzako gutunak, aktak, erreklamazioak…) sortu ahal izateko oinarrizko gaitasunak zabaltzea eta hobetzea.

Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:
  • Merkatariak: 08:00-10:00 / 14:00-16:00 /  20:00-22:00    
  • Ostalariak:   08:00-10:00 / 14:00-16:00 /  17:00-19:00
Ikastaro hauek hiriko euskaltegi pribatu homologatuetan ematen dira, HABEren erregistroan izena emanda daudenetan:
  • HITZEZ (Gros): 943 27 81 55
  • ILAZKI (Parte Zaharra): 943 42 49 10   
  • AEK (Gros: 943 32 76 11), (Amara Berri: 943 47 45 92), (Antigua: 943 21 80 88)
  • LEGAZPI 6 (Antigua, Parte Zaharra): 943 21 99 07   
  • URRATS (Amara Berri): 943 46 55 93   
  • URUMEA (Altza, Zentroa: 943 46 46 55
Diruz lagundutako taldeak dira;

Eusko Jaurlaritzako HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren diru laguntza dute, diru laguntza hauek zuzen-zuzenean ematen zaizkio ikastaroa ematen duen Euskaltegiari. (Euskaltegientzako diru laguntzak programa).

2024ko otsaileko ikastaroa

Izena emateko epea: 2024ko urtarrilaren 15etik aurrera

Izena emateko lekua:

Erlazionatutako dokumentuak

Diruz lagundutakoak 2022an eta 2023an

 

2023an lagundutakoak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 25
  • Lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 221

2022an lagundutakoak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 17
  • Lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 136

 

 

Itzuli