Zure establezimenduan ere euskaraz!

Zure establezimenduan euskaraz egin nahi duen bezeroari erraztasunak eman nahi badizkiozu, ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Izena ematen duten establezimenduak promozionatu egingo dira, ondoko mapan azalduko dira esaterako, eta horrela bezeroek bertan euskaraz egin dezaketela jakingo dute. Mapan dauden establezimenduak ikusi nahi badituzu, klikatu aurkitu nahi duzun establezimendu mota.

 

Jarraian dituzu bertan parte hartzeko baldintzak. Interesatuta egonez gero, izena eman

  • Altzari-denda
  • Animaliak / Albaitaritza
  • Argazki-denda
  • Argiztapena
  • Arrandegia
  • Beste
  • Bestelako dendak
  • Bidai agentzia
  • Bitxi-denda
  • Botika
  • Burdindegia / Sarraila-denda
  • Dekorazioa
  • Ehunak eta etxerako osagarriak
  • Etxetresna elektrikoen denda
  • Fruta-denda
  • Harategia / Urdaitegia
  • Higiezinak
  • Ile-apaindegia/Estetika
  • Informatika
  • Izozkiak
  • Janari-denda
  • Jantzi-denda / Konponketak
  • Jatetxea/Sagardotegia
  • Jostailu-denda
  • Kafetegia
  • Kirol-denda
  • Liburu-denda
  • Lore eta landare denda
  • Lurrindegia
  • Mertzeria
  • Okindegia
  • Optika
  • Osasun zerbitzuak
  • Tabako-denda / Loteria
  • Taberna
  • Telefonia
  • Zapata-denda / Konponketak
Izena eman

Gida Metodologikoa

 

Erlazionatutako dokumentuak

1. Zeinek har dezake parte?

Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek (% 50) edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten Donostiako establezimenduek.

2. Zein abantaila izango dute parte hartzen duten establezimenduek?

 

Establezimendu horien sustapena egingo da.

  • Donostiaeuskaraz.eus eta merkatari.eus-eko mapa interaktiboan establezimenduaren aipamena eta oinarrizko informazioa (kokapena, argazkia, bere weberako lotura, eta abar) emango da.

  • Udalaren eta sektoreko eragileen euskarri komunikatiboak (weba, mailingak...) erabiliko dira

  • Promozio-kanpainak egingo dira ( komunikabideetan, kale ekintzak,..) eta sare sozialak (twitter, facebook...) erabili.

  • Donostiako Sustapenak promoziorako eta prestakuntzarako egiten dituen ekintzez baliatu ahal izango dira establezimendu horiek: Punto Dendako ekintzak, merkatarien eta ostalarien on line komunitateaz baliatzea, prestakuntza tailerrak jasotzea, eta abar.

Establezimenduaren irudia eta errentagarritasuna hobetuko dira

  • Bezero euskaldunei zerbitzu hobea eskainiko zaienez, fidelagoak izango dira eta negozioa errentagarriagoa izango da: bezeroak erosoago sentituko dira, harreman estuagoa lortuko da eta emaitza hobeak izango dira.
  • Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak dira: % 71,9.
  • Donostia eta Gipuzkoako biztanleriaren artean euskararen ezagutza gero eta handiagoa da: donostiarren % 40,6 euskalduna da eta % 28,6 ia-euskalduna. Gipuzkoan berriz, % 53,3 euskalduna eta % 22,7 ia- euskalduna.

(Kanpainaren osagarri, ordutegia jartzeko ateko elementua eskainiko zaie establezimenduei)

3. Zer egin behar da egitasmoan parte hartzeko?

  1. Establezimendua identifikatu behar da kanpainaren eranskailua (lau lelo daude, bat aukeratu) jarriz erakusleihoan .
  2. Establezimenduko langileek euskara erabiliko dute beti bezeroei egiten zaien lehen eta azken agurrean.
  3. Euskaraz egin nahi duen bezeroari euskaraz egiteko aukera emango zaio, gidan emandako irizpideak jarraituz.
  4. Izena eman

4. Udala eta eragileak elkarlanean

Egitasmo hau Donostiako Udalak sustatzen du, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, Donostiako Sustapena, sektoreko ordezkariak diren SShops Donostia, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Auzoa, Zaharrean eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Horiez gain, euskararen erabileraren alde lan egiten duten hiriko hainbat elkarte ere lankidetzarako prest agertu dira: Bagera, Batzen, Bizarrain, Plazara Goaz, Parte Zaharrean Bizi...

5. Zer gehiago eskaintzen dizuegu?

Aipatutako jarraibideez gain, establezimendu batean euskararen presentzia areagotzeko beste zenbait neurri har daitezke: kanpo zein barruko errotuluak euskaraz jartzea, publizitatea euskaraz egitea
eta abar. Euskara Zerbitzuak euskara gero eta gehiago erabiltzeko hautua egiten dutenentzat hainbat zerbitzu eta laguntza eskaintzen ditu: kanpoko errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak, jendaurreko testuen doako itzulpen eta zuzenketa, sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaro praktikoak, menuak eta errotuluak euskaratzeko baliabideak eta abar.

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli