Erraza da

Ostalaritzan, bezeroen eta langileen arteko hizkuntza hautuak zerikusi handia du elkarrizketa hasteko erabiltzen den lehenengo hitzarekin. Horregatik, bezeroari euskararen erabilera errazteko asmoz, oso garrantzitsua da agurtzea Kaixo! esanez edo galdetu: Zer hartu nahi duzu? Euskaraz elkarrizketa bat burutzeko gaitasunik ez badago ere, oinarrizkoa da bezeroak euskaraz eskatzen duena ulertzea.

“Erraza da” egitasmoaren helburu nagusia da frogatzea ez dela zaila egunean bi hitz euskaraz ikastea eta, ahalegin handiegirik gabe, edozeinek izan dezakeela elkarrizketa sinple bat euskaraz. Horretarako, behar adina erraztasunak emango zaizkie parte hartzaileei.

Ekimen honek honakoa komunikatu nahi du: euskaraz hitz solteak ikastea erraza da eta, euskaraz hitz egiten bada, bezeroek eta ingurukoek eskertuko eta egindako ahalegina balioetsiko dute.

Ekimenaren euskarriak

1. “Erraza da” ekimenean parte-hartzea erabakitzen dutenek, 200 hitzeko hiztegia pantone formatuan jasoko dute.

2. Webgunea : www.errazada.eus

 

 

 

 

Ekimenaren aurkezpena

Donostiako Parte Zaharreko establezimenduetan proiektu pilotua izango da eta martxoaren 25etik aurrera hasiko dira ekimena aurkezteko bisitak. Bisitetan izena emateko aukera egongo da eta parte-hartzaile guztiak hitzak batera ikasten hasiko dira apirilaren 23tik aurrera, Aste Santua pasatu eta gero.

 

Itzuli