Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.
Gehiago irakurri

2016-2017 ikasturteko diru laguntzak. Akats zuzenketa, neguko ikastaroak

Begiratu zerrenda honetan zure diru laguntza eskaeraren egoera.

Aurkeztutako dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, hamar eguneko epea duzu hutsak konpontzeko.

* Akatsak zuzentzeko epea: 2017ko ekainaren 2tik 11ra (biak barne)

* Lekua. Euskara Zerbitzua, Konstituzio  plaza, 2

* Ordutegia: 9:00-14:00

Gehiago irakurri

Errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak

Donostiako zerbitzu-enpresa edo establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru laguntzak ematen ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri