Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

2021-2022 behin-behineko zerrenda. UDA.

2021eko irailaren 7an GAOn argitaratu ziren oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 4tik 17ra (biak barne)

Behin betiko zerrenda abenduaren 14an argitaratuko da.

Alegazioak aurkezteko lekua:

- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Erregistro elektronikoan

- Udalinfoko bulegoetan:

 

Behin-behineko zerrenda

2022-2023 ikasturtea

ADI! HILABETEKO EPEA DIRULAGUNTZA ESKATZEKO!

Ikasturte berria 2022eko urriaren 1ean hasi zen eta euskara ikasi nahi duenak, hiriko euskaltegi edo homologatutako zentro batera joan beharko du matrikula egitera. Behin matrikula eginda, Euskara Zerbitzuan badu euskara ikasteko dirulaguntza eskatu. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da.

Eskaera online edo aurrez aurre egin daiteke:

On line

Eskabidea

- Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza, 2 (09:00 - 14:00)

- Udalinfo Easo: Easo kalea, 41 (09:00-14:00)

- Udalinfo Morlans: Morlanseko biribilgunea, 1 (09:00-14:00 / 16:00 - 18:00)

- Udalinfo Altza: San Martzial plaza, 4 (09:00 - 14:00)


Dirulaguntzak ikastaroa amaituta ordainduko dira eta ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • %75eko asistentzia


Euskara Zerbitzuak, gehienez, euskaltegiko matrikularen %55 lagunduko du diruz. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk maila bat gainditzeagatik ematen dituen dirulaguntzekin, beti ere, matrikularen kostu osoa gainditzen ez badute.

Oinarriak

Informazio osagarria

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli