Itzulpen eta zuzenketarako tresnak zure esku www.donostiaeuskaraz.eus webgunean

2017 / 01

Beste hainbat edukiren artean, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean itzulpenak eta zuzenketak egiteko tresnak eskaintzen ditu: jatetxeetako menuak itzultzeko tresna, laneko idatziak egiteko aholku, ohar eta ereduak, eta euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak jartzen ditugu eskura.

 

Gehiago irakurri

2015-2016 ikasturtea, diru laguntzen behin betiko zerrenda

 

UDAKO IKASTAROAK

2015-2016 ikasturtean udako ikastaroetan euskara ikasten aritu direnentzako diru laguntzen behin betiko zerrenda.

Ebazpena behin betikoa izango da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpenaren aurka birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango da Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea izango da. Bestela, zuzenean aurkatu daiteke bi hilabeteko epean, txandaz egokitzen den Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegian.

Ebazpenaren onespen data: 2016ko azaroaren 22a.

Gehiago irakurri

Errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak. Eskabideak aurkezteko lekua eta ordutegia

 

Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio pl., 2  (9:00-14:00 / Tel.: 943 48 37 50) eta Udal!info bulegoetan.

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri