Zure establezimenduaren zerbitzua hobetzen lagundu nahi dizugu, hizkuntza kudeaketa egoki baten bidez. Jarraian duzu gure zerbitzuen eskaintza:
1.- Euskara ikasteko dirulaguntzak
2.- Merkatarientzako eta ostalarientzako ikastaroak
3.- Errotulazioa (barru zein kanpokoa) euskaraz edo ele bitan jartzeagatik dirulaguntzak
4.- Testuen doako itzulpena eta zuzenketa
5.- Euskaraz artatu dezaketen establezimenduen identifikazioa
6.- Euskara ikasten hasteko aplikazioa ostalarientzat (Erraza da)
7.- Taberna eta jatetxeetako menuak euskaratzeko bihurgailua
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2022an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.
Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.
Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.
Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.
Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.
Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.