2016ko otsaileko ikastaroak

Merkatari eta Ostalarientzako euskara ikastaroak

2016ko otsailean hasiko diren ikastaroak.


Izena emateko epea: 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 5era (biak barne).

Izena emateko lekua:

  • Euskara Zerbitzura (Konstituzio plaza, 2 behea, 9:00-14:00)
  • Zure elkartean
  • Internet bidez

 Eskabide orria

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza eskaerak egiteko epea otsailaren 29an amaituko da.

2016 / 02

Urtarrilaren 29an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu dituen 2016ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak. Irabazi asmorik gabeko elkarteek otsailaren 29 arte izango dute eskaerak aurkezteko.

Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2016an Euskara Zerbitzuak 37.525,35 € banatuko ditu.

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri