Hasiera > Euskara platerean > Gastronomiaren entziklopedia txikia

Gastronomiaren entziklopedia txikia

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]

AFARI

Ezkon-afaria

afari(e)

Erabilkera: afaltze, afaldu, afalaurre, afalordu, afalondo, afaloste, afari-merienda.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

apai, apaixe

Afaria. Ikus afai. «I jun aurretik, apai koxkor bat eiñ bearko diau ba»

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

afari arina

—Nik afari ariña egiten det beti. Bazkaldu, portitz-samar, baña afaldu —berriro diot— arin.

(Antonio Arrue. Egan 1969, 4-6)

afai-koxkor

«afari koxkor». Afari pasara, afari arina. Jaki edo janari gutxirekin egindako afaria.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-lege

«afari legea». Gauza gutxirekin egindako afaria; afaria, bereziki ez oso oparoa. Afari legia ingendun behintzat

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-merienda

«afari-merienda». «Afaria eta merienda» bi otorduak egin ordez, ilunabar aldera egiten den otordu bakarra. Behin baño geyotan afari-meriendakin pasaure.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-paxara

«afari-pasara». Afaria, bereziki ez oso oparoa. Afai-paxarare inberko deu ba?

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

galafari

Galapari(e). Gari-ereitaroa bukatzean apari berezia.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

sorgin-afari(e)

Gau beranduko afaria.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]