Hasiera > Euskara platerean > Gastronomiaren entziklopedia txikia

Gastronomiaren entziklopedia txikia

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]

ARRAUTZA

Arrautzak kutsu edo saltsan

Arrautzak tomatearekin

arrautza/tzea.

Erabilkera: arrautzak, arrautza-gorringoa, arrautza-zuringoa, arrautza-mintz, arrautza-kaskal, arrautza egosie, arrautza prejittue, arrautza-tortilla, arrautza lokea, arrautza ustela, arrautza saldea (txitorik gabea), oillo-arrautza, oillarran arrautzak (txitodunak), txori-arrautza, igel-arrautzak, amorrai-arrautzak, sugearrautzak, arrautza-ondokoa (oilloei kabian jarri oi zaieten buztin-errezkoa), eta abar

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arrautza-tortilla/llea

Arrautzopilla, urdai-azpiko, lukainka, zizak eta abar nasian.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arrautzolioki.

«Lehenengo eltzekari saldatsu bat dakargute, barazki-puxka gozoez egina; gero izokia arrautzolioki edo maionesaz» (Lizardi)

(Xabier Lizardi. Donapaleu'ra yoan-etorria, 1922)

arrautze koxkau, arrautze koxkaue

Pitzatua, kolpea duen arraultza. «Diruik ez gaukegendunantzat arrautze koxkaoek izeten zin»

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arrautze loka, arrautze lokie

Arrautza ustela.

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arrautzak jo

Arroltze gorringoak yoiten dira sukriarekin noiz eta ere bertze presuna batek yoiten beititu xuringoak denbora berian.

(Eskualdun kozinera. Cluzeau, 1864)

pikatxa

Arkume odolakin arrautz-opilla.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

Egosi itzazu arrautzak gogortu arte. Kendu itzazu arrautz azalak, eta arrautza bakoitza lau puska egin eta kutsu edo saltsa gañean jarri.

(Argia, 1921)

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]