Hasiera > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

EPERRAK AZEKIN

Euskaldun Kozinera, zeinarekin nornahik kozina ona errexki egin baitezake. Baiona, 1864

EPER

 

        Egosten duzu zure eperra eltzean belarrekin, egosten duzu bertze eltze batean azak xehaturik garbura batentzat bezala tipularekin flanbatzen dena; egiten duzu jus bat (ikus zazu jusa segidako palmetan); bustitzen duzu eperraren saldarekin eta emaiten tuzu azak barnerat zapatu-eta; zerbitzatzen tuzunean, estaltzen duzu eperra burua beizik ageri ez duen gisan.