Hasiera > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

IDI MIHIA

Euskaldun Kozinera, zeinarekin nornahik kozina ona errexki egin baitezake. Baiona, 1864

MIHI

 

        Atxikitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da, erditik arrailatzen da eta ezartzen kasolan egin duzun jusian. Jusa edo kulisa beherago errana den bezala.

 

Bertze gisa bat idi mihiaren

preparatzeko jusik egin gabe.

 

        Egosarazazu mihia oren laurden bat eta ezarrazu berriz egosten bertze ur batean pastanagre eta porruekin. Egosi denean, ezartzen duzu urin poxi bat kasola batean eta han fritarazten tipula xehatu puxka bat, zazpi zortzi exalota xixter eta xingar azpiki puska bat. Gorrastatu denean, ezartzen duzu bi kuilera irin, uzten duzu nahasiz gorrastatzen sutik kanpo, eta nahastekatu ondoan mihiaren saldarekin, emazu perrexil buket bat, biper beltxa, kaprak, gatza eta utzazu egostera; ixurazu eta gorrastaraz.