Hasiera > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

TIPULA HOSTO HARAGIZ BETEAK

Argia, 1921

TIPULA

 

        Ondo egosi, saldetan edo uretan, bat edo bi tipula.

        Gaineko hosto handienak hartu, haragi xehetuaz bete, irin eta arrautzetan igaro edo pasatu, eta azkenez ondo prejitu.

        Ondo xamar gorritzen diranean, ontzi zabal batean jarri eta mahaiera atera.

        Hostuak betetzeko haragi hori, edozein haragi puxkaz egiten da, haragi egosia ere ona da.       

Zartagi batean, tipula ondo txikitua, perrexil eta baratxuria jarri, eta pixka bat gorritzen danean, haragia erantsi eta egiten eduki.