Hasiera > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

TXAHALKI EDO TERNERA MINETA EDO AZEDERAKIN

Kozinan ikasteko liburua, txit bearra famili guzietan. Tolosan, Eusebio Lopez-en moldiztegian, 1889

 

        Ternera bezperan salmueran ipini, eta ondoren ipintzen da mantekarekin kazerola batean su arinean, eta egosten da harik eta ondo gorritua eta samurtua gera dedineraino.

        Azederak urtan egosi, eta iragazten dira pasadorean, aurrena eskuen artean estutu, eta ur guzia kenduta; orduan prejitzen dira zartagian irin, gatz eta gainerako jakikai edo espeziakin; urtutzen dira salda garbian, eta salsa onekin estaltzen da ternera, mahaira ateratzerakoan.