Hasiera > Euskara platerean > Menuen bihurgailua

Menuen bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menu eta kartak euskarara ekartzeko lana errazteko asmoz jarri dugu bihurgailu hau zuen eskuera. Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan. Zerbait landua behar izanez gero, beti hobe izango duzu haragi-hezurrezko itzultzaile batengana jotzea.

Tresnak eskaintzen duena dastatu nahi baduzu, euskarara bihurtzeko adibideak eskaintzen dizkizugu. Guk beteko dugu zure partez "Euskarara bihurtzekoak" izeneko laukia. Ondoren "Euskaratu" botoiari sakatu, eta emaitza jasoko duzu.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara. Bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Euskarara bihurtzekoak

(Bereziki eskertu nahi dugu
sukaldean.comek eta haren egileek
eman diguten laguntza).