Datu Soziolinguistikoak

Ezagutza

Donostiako euskararen ezagutzari buruzko orri honetan, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) emandako datuak agertzen dira. Datu horiek 1986tik 2021ra bost urtean behin egindako Biztanleriaren eta Etxebizitzen zentsutik jasota daude.

Euskararen ezagutzari buruzko Donostiako datu orokorrak
Eustaten azken datuen arabera, euskararen ezagutzak nabarmen egin du gora Donostian 1986tik 2021ra. Izan ere, euskaldunak asko ugaritu dira (% 26tik % 46,67ra) eta ia euskaldunen kopuruak berdin jarraitzen du (%21,33); erdaldunak, berriz, gutxitu egin dira (% 54 ziren 1986an, eta % 31,99 ziren 2021an).

Adin tarteak kontuan hartuz gero, 2021an erdaldunen kopurua jaitsi egiten da adinak behera egin ahala, eta euskaldunen eta ia euskaldunen kopurua, berriz, igo egiten da, oro har. Adin tarteak kontuan hartzen baditugu 2021n, adinak behera egin ahala, erdaldun kopurua jaitsi egiten da eta, euskaldun eta ia euskaldun kopuruak, berriz, gora egin du. Izan ere, 201an 25-29 urte bitarteko donostiarren %61.18 euskalduna zen, 1986an %22 zen bitartean. Erdaldunei dagokionez, 1986an %59 ez zen euskalduna eta 2021an, ordea, %27,5. Horrenbestez, argi dago euskararen ezagutza nabarmen indartu dela Donostiako belaunaldi berrien artean 1986tik 2021ra.

UrteaErdaldunakIA EuskaldunakEuskaldunak
2021%32%21%47
2016%34%20%46
2011%31%29%41
2006%33%27%40
2001%37%28%35
1996%48%20%31
1991%54%20%26
1986%54%20%26
Euskararen ezagutzari buruzko Donostiako auzokako eta adin tartekako datuak

Ezagutza auzoz auzo nola banatuta dagoen edo auzo bakoitzeko bilakaera nolakoa izan den ere jakin daiteke orri honetan. Horretarako, aukeratu auzo bat eta sakatu BIDALI botoia: auzo horri buruzko informazio guztia jasoko duzu. Zure asmoa auzo bati baino gehiagori buruzko informazioa ezagutzea bada, sakatu Control eta aukeratu ikusi nahi dituzun auzoak; ondoren, sakatu BIDALI botoia, eta auzo horien datuak agertuko zaizkizu.

Horrez gain, ezagutzari buruzko orri honetan, adin tarteei buruzko informazioa ere lor daiteke, bai Donostia osokoa, bai auzo jakin batekoa edo batzuetakoa. Horretarako, sakatu Control eta aukeratu datu horien urtea(k), auzoa(k) eta adin tartea(k), eta, ondoren, sakatu BIDALI botoia.




AuzoaErdaldunakIA EuskaldunakEuskaldunak
Aiete%26%22%52
Altza%39%23%38
Amara Berri%32%21%47
Añorga%22%18%61
Antigua%27%20%54
Ategorrieta-Ulia%31%21%48
Egia%33%21%46
Erdialdea%33%20%47
Gros%34%21%45
Ibaeta%26%20%54
Igeldo%20%17%63
Intxaurrondo%33%23%44
Loiola%31%22%47
Martutene%30%22%48
Mirakruz-Bidebieta%37%23%40
Miramon-Zorroaga%28%23%50
Zubieta%10%12%78
Itzuli