Datu Soziolinguistikoak

Hezkuntza

Donostiako ikasleak eskolatzen diren eredu linguistikoei buruzko orri honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuak agertzen dira, ikasturteka eta hezkuntza etapaka sailkatuta.

Datu horien arabera, D ereduan matrikulatutako ikasle kopuruak gora egin du azken hamar urteetan, bai Haur Hezkuntzatik Batxilergora doazen mailetan, bai Lanbide Heziketakoetan.

Beheko taulan, datuak ikasturteka ageri dira, hizkuntza ereduen eta hezkuntza etapen arabera sailkatuta. Hezkuntza urteka eta etapaka banatuta dago eta ikasturte bateko datuak ezagutu nahi badituzu, ikasturtea aukeratu, etapa aukeratu eta BIDALI botoia sakatu. Bi ikasturteri edo gehiagori buruzko informazioa ikusi nahi izanez gero, CONTROL sakatu eta aukeratu ikasturteak; ondoren, etapa bat baino gehiagoren gaineko informazioa nahi baduzu, CONTROL sakatu eta etapak aukeratu eta, bukatzeko, BIDALI botoia sakatu eta informazio guztia izango duzu.

EtapaABD
HH+LH  %8%11%81
DBH  %8%26%66
Batxilergoa  %30%8%62
Lanbide Heziketa  %46%22%32
Itzuli