Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Ibaeta gaiak: Eskola

Santo Tomas Lizeoko zuzendariarekin elkerrizketan

 

Elkarrizketa: Errialde

Zeruko Argia, 1971

 

        Mahai bat tarteko eta magnetofona inguruan dugula S. Tomas Lizeoko zuzendaria dan Karmele Alzueta-rekin ekin diogu elkarrizketari. Gipuzkoan ain zuzen bi Lizeo dauzkagu, bat emen Donostian eta bastea Beasainen. Gaur Donostiako zuzendariaren txanda izan da, urrengoan Beasaingoarena. Gure asmoa ori da, gure erriko arazoen berri ematea. Denok, piskanaka, gure erriko arazo garrantzitsuenez jabetuz joan behar dugu. Beraz ekin dezaiogun lanari.

 

        Zer da Donostiako Lizeoa?

        Lizeoa, ikasleak ezitzeko da. Lizeoak ikasleari pertsona izaten lagundu behar dio. Pundu onetan ikusten duzun bezala, gure au ez da beste ikastetxeez berezten. Denak bezalakoa da. Baiña ba du zerbait berezia: ikaslea euskal-kulturan ezitzea du, ain zuzen, bere elburua. Aurra gizon egin dedilla baina gizon euskaldun egin dedilla.

        Ori lortzen dago ordea kakoa zer bide dituzue orretarako?

        Lehen bidea eta garrantzitsuena euskara irakastea da. Euskal kultura ezin diteke euskerarik gabe uler. Baina euskara irakastea ez da aski. Guk gaiñera orrekin batera egin behar duguna, aurra euskal kulturaren jabe egitea da, gure Erriaren historia, ohiturak, gaurko euskal gizarte arazoen jabe egitea, alegia.

 

        Euskal kulturaren jabe egite orrek zer esan nahi du?

        Ez da aski, eta gutxiago ere, ikasle batek gauzak ikastea. Gure ikasle batek egin behar duana Erriaren nortasuna bereganatzea da. Emengo ikasketak buka eta norbait errimiñik gabe aterako balitz, gure elburua bete gabe geldituko litzake. Gizon-emakume egiten laguntzea gaua abstratoa da. Guk gizon-emakume euskaldanak egin nahi ditugu.

 

        Euskal gizona izan diteke modu batetara edo bestetara

        Bai, zalantzarik gabe. Orrengatik ez dugu ideologia konkretu edo zehatz baten menpean egon nahi. Pentsa-molde zabal batetan ezi nahi ditugu aurrak. Guk ez dugu ez era itxi bat ezarri nahi. Guk oni elduko diogu. Bestela ez genduke aurra askatasun batetan eziko. Gure aurra ez litzake nor izango, txoriburu bat baizik.

 

        Askatasun batetan ezitzea esatean, pedagogia alorrari ikutzen diogu...

        Pundu au oso inportantea da. Guk ikastetxe onetan diktadura antzeko zarbait ezarri genezake eta dena ordena izugarri batetan egingo litzake. Baina ez genduke gizonik egingo. Oso neketsua izan arren elkarrizketan ezi behar da aurra. Onek eragozpen gogorrak dauzka baina ez dago beste biderik. Aurrak pentsatu egin behar du eta pentsatzen ikasi behar du. Orretarako beste biderik ez dago: elkarrizketa. Berriro esango dizut, zailla da, baina bide ori da egokiena.

 

        Baina emen prolema bat sortzen da: zuek modu onetara ikaslea ezi zenezakete baina gero batxillerreko azterketak beste leku batetan egin behar dituanez gerta dakizueke azterketa orietarako ikaslea ez prestatzea...

        Bai, ori eragozpen aundia da. Biak izan behar ditugu gogoan. Egoera orrela dagoelarik ezin genezake beste biderik ar. Emen ahal dana egin behar da. Kondizio guziak gogoan izan eta ahelegiñak egin. Nahi dana ez dago egiterik. Ori da gure prolema.

 

        Orain beste pundu bati elduaz Lizeoa ikaste aldetik nola dago eratua?

        Etxe onetan aurtengoz bakarrik gaude eta sei urtetatik amasei urtetarako ikasleak ditugu. Denetara jota 600en bat ikasle dago. Iru urtetatik sei urtetarakoak berriz, beste leku batetan daude eta danera 200en bat egiten dute. Beraz Lizeoaren babesean 800en bat ikasle dago. Ez da gutxi. Ba dago zer egiñik.

 

        Emen, aurtengoz bakarrik zaudetela diozu, nora jo behar duzue-ba datorren urtean?

        Ikastetxe berri batzuk jasotzen ari gera eta datorren urtean geurea izango dan lekura pasako gara S. Juanetan izango da bere astapena. 880 ikaslerentzat behintzat izango du lekurik. Metodo eta tresna berriz egongo da ornitua.

 

        Esaterik baldin balego behintzat, zenbat kostatuko da ikastetxe berria?

        Zergatik ez? Ain zuzen obra berriak ogei ta bost milloi kostako dira.

 

        Ori errez esaten da...

        Bai oso errez baina momentu onetan xoxik ere ez dugu. Oso kezkaturik gaude. Erri guziak lagundu beharko du. Bestela ez dakit nolaz moldatuko garen. Bi aurrezki kutxak amalau milloi t'erdi eman dizkigute, kredito bezala. Beste amar milloi pasa oriek nolaz billa? Beraz ur aunditan sartu gara.

 

        Ogei eta bost milloi orien erantzukizuna noren gain dago?

        Loistarain elkartearen gain. Bai etxe berri jasotzea eta bai diru ori ordaintzea ere Loistarainen egitekoa da.

 

        Zer da Loistarain?

        Lizeoaren ardura duan elkartea. 600en bat bazkidek osatzen du elkarte au. Bere egitekoa ez da diru arazoez bakarrik ardurakea baita Lizeoak bere eginkizunak betetzen dituan ala ez zaintzea ere. Nik, zuzendari bezala eta nerekin batera irakasleek, ba dugu egokienik deritzagun erara irakaskinta eratzeko askatasuna, baina barruko martxa guziak Loistarainen elburuekin bat joan behar du.

 

        Billera asko egiten dituzue?

        Loistarainekoekin billerak sarri eta ugari egiten ditugu. Arreman estuak ditugu. Lana elkarrekin egiteko, beste biderik ez dago.

 

        Aurren gurasoak irakaskuntzaz arduratzen al dira? Zer arreman dituzue?

        Bi gauza berezi behar dira emen nere ustez. Lehenik guraso gehienen egoera eta bigarrenik guraso gutxi batzuen egoera. Guraso gehienak zerbait berezirik gertatzen danean kezkatzen dira, bastela ezer asko ez. Baina ba da gurasoak osatuteko junta bat eta esan beharra dago junta au asko arduratzen dala. Junta onekin joan zen urtean irakasleok amabostero bildu giñan. Or prolema asko aztertzen da eta benetan interesgarria izaten da.

 

        Guraso talde aundi orrekin arremanak izateko behar dan erreztasanik ematen al duzue?

        Aurren eziera gurasoak eta guk elkarrekin egin behar dugu. Onetan zalantzarik ez dago. Ihaz egin zan baino gehiago egiteko asmotan gara. Ain zuzen iru illabeteko onetan guraso guziei lau aldiz deituko zaie. Itzaldi batzuk izango dira eta itzaldien ondoren eta bitartez, elkarrizketa sortuko dugu. Orrela gauzak obeto tajutuko ditugu.

 

        Azkeneko pundua: Eta irakasleak zeuron artean...

        Irakasleen artean ere komisio bat bada. Komisio onetekoak astero biltzen gara. Irakasle guziak berriz, illabetean behin biltzen gara. Ortik aparte egunero elkar ikusten dugu eta egia esan, eguneroko gauzak beti elkarrekin zuzentzen ahalegintzen gara. Irakasleak geuron artean talde tinko bat osatu behar dugu. Au garrantzi aundikoa da. Eta nere ustez gauzak ez dijoaz bide txarretik. Piskana gauzak elduaz dijoaz. Pundu onetan behintzat, beldurrik gabe begira genezaioke.

        

 

mapa: Ibaeta gaiak: Eskola
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak