OHARRA: Osasun arazoak direla-eta Zuhar Iruretagoienak gaur, urtarrilak 10, eskaini beharreko bisita gidatua urtarrilaren 31ra atzeratuko da, ordu berean, 18:00etan. Museotik harremanetan jarriko gara jardueran izen-emanda dauden pertsonekin.
Zuhar Iruretagoiena artistak bisita gidatua eskainiko du Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara, bere ikuspuntua eta irakurketa eskainiz.
Bisita gidatua doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera guztiak