55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Juan Ignacio Aizpuruak eskainiko du eta Euskal Herriko Industrializazioaz arituko da.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00).
11:00etako saioa euskaraz izango da eta 18:00etakoa gaztelaniaz.
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza