Ekaingo haitzuloa Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, bereziki arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa diren Zaldi-multzoen pinturengatik. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke bertan. Honengatik, 2008an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen, Erlaitz Kantabriarreko labarartearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. 2019ko ekainaren 8an 50 urte betetzen dira Ekain aurkitu zenetik eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu dira mugarri hau ospatzeko.
Hizlaria: Daniel Ruiz-Gonzalez, UPV/EHU - Aranzadi