Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera.
Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu zituzten, 2017an bikotea desegin zen arte. Beste talde batzuekin ere aritu izan da, besteak beste Perlak, Joseb B. Lenoir eta Dual Splitha, ahotsarekin, teklatuekin eta gitarra jotzen.