Izenburuan hitz joko bat. Jolasa. Horixe delako antzezpen ororen funtsa, jolasa. Eta ikuskizun guztien oinarri. Umorea eta ikuskizuna. Ikusleak eta antzezlea. Harreman horretan bakoitzak bere rola bete behar. Umoristarena badakigu zein den baina ba ote dakigu ikuslego edo publiko izaten? Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Hain zaila ere ez da. Oraingo honetan niri gertatutako istorioak kontatuko ditut, edo niri gertatu zaizkidala esanez, asmatutakoak. Azken finean berdin dio. Pentsa, ni neu jaio aurretik gertatutako istorioak ere kontatuko ditut. Protoi-istorioa edo pre-istorioa deitu beharko nuke?…
Komikoa: Jose Cruz Gurrutxaga