Hara! taldeak bi alderdi ditu (rock indartsua eta pop trinkoa). Poparen olatuaren babesean txanpa hartzen duenean Hara! taldeak popa indartsu sentiarazten digu. Hunkigarriak bilakatzen dira, intimistak, tristeziaren ispilu apurtura begira ea zer irudi eta soinu entzutera kondenatuko gaituzten zain. Errotak abestian tentsio lasaia entzun daiteke. Indarraren goxotasuna pop bilakatuta da malenkonia suspergarriarekin, David Bowieren aztarna leloan baina ez da “Heroes” kantuaren bertsioa nahiz eta antzekotasun handia dagoen.