2019ko abuztuaren 22an eta 23an izango da Mintzolaren hurrengo ikastaroa, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan.
Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? galdera horiek eta bidean ateratzen direnak erantzuten ahaleginduko gara. Bidelagun izango ditugu Alberto Irazu, Harkaitz Zubiri, Iratxe Retolaza, Jon Maia, Josu Amezaga, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran, besteak beste.
Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko eskola eskainiko dugu.