Komikigileek aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, “kartzelako gaia”ren antzerakoa, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten
gisan...
Aurkezlea: Idoia Torregarai. Marrazkilariak: Ainara Azpiazu “Axpi” eta Iñaki Martiarena “Mattin”.