Publiko helduari zuzendutako bisita gidatua. Ondarearen Europako Jardunaldietako programazioaren barruan. Urgull mendia Donostiako erdigunean dagoen gune naturala da, itsasoaren eta hiriaren gaineko talaia, historiaren lekuko. Urgull mendian barrena egingo dugun ibilaldi honek parajeaz gozatzeko eta ondareari buruzko hausnarketa egiteko aukera emango digu. Ondareak eta paisaiak iragana erakusteaz gain, oraina ulertzen eta etorkizuna irudikatzen laguntzen digute.
Bisita gidatu hau doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).