Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean, Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du.
Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela.
Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.
Tomaxen Abenturak-en lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana.
Adina: +6, heldurik gabe.
OHARRA:
Gonbidapenak: aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (loiolakulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea 5 egun lehenago zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Antolatzaileak: Loiolako Hontza Kultur Elkartea, Loiolako Euskara Batzordea, Donostia Kultura.