Oharra: Covid-19ak eragindako uneko egoerarekin erantzukizunez jokatuz, Euskarabildua jardunaldia online egingo dute. Informazio gehiago
Covid-19ak ekarritako mundu mailako egoera berri honetan asko dira hausnartzeko denborarik gabe osasun publikoaren aitzakian, ezarri diren teknologiak eta horri lotutako politika publikoak. Datuen erabilerak berebiziko garrantzia hartu du, baina datuez aritzen garenean, zer datuz ari gara? Gure zein informazio dute? Eta nortzuk dute?
Datuak guk geuk sortzen ditugu, gu geu datu bezala ikusten gaituzten algoritmoen menpe. Eraikitzen dugu gure kontsumitzaile edo osasun profila, gure profil politikoa. Eta algoritmoei erabakiak hartzen uzten diegu. Baina ez al gaituzte albo kalteek kezkatzen?
Izen-ematea eta informazio gehiago: www.euskarabildua.eus
Antolatzailea: Ametzagaña, Iametza interaktiboa
Laguntzailea: STM