AEB. Zuzendaritza: William Castle. Ekoizpena: Steven North / Paramount Pictures. Gidoia: Ranald Graham. Argazkia: Joe Biroc. Musika: Alex North. Muntaketa: David Berlatsky. Aktoreak: Marcel Marceau, Tsilla Chelton, Philippe Clay, Cindy Eilbacher, Helena Kallianiotes.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
William Castlek zuzendutako azken film hau maitagarrien ipuin ilun bat da eta Marcel Marceau mimoa da protagonista. Marceauren pertsonaia Malcolm Shanks da: marionetista gor-mutu eta bakarti bat, tratu txarrak jasotzen dituena berekin bizi diren arreba eta koinatuarengandik. Baina egun batean Walker irakasle misteriotsua (Marceau bera) ezagutuko du eta hark kontratatu egingo du egiten ari den esperimentuetan laguntzeko; hain zuzen, gorpuak suspertu eta haiek panpina moduan erabiltzeko. Orain du aukera Shanksek lehen gaizki tratatu izan duten guztiei mendekua hartzeko.